Gaur egun airearen kutsatzaile nagusiak kotxeak dira, kotxeak eta trafikoarekin zerikusia duen guztia, horrela dio Maribi Albisuk, Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten duen Ingurugiro Arduradunak, elkarrizketa batean, hemen elkarrizketa osoa irakur dezakezue. Baina kotxeek asko kutsatzen dutela guztiok dakigun gauza bat da. Zer egin dezakegu egoera hau konpontzeko edo gutxienez kutsadura gutxitzeko?
- Norberaren autoan egiten ditugun joan-etorrien %10-a Km 1 baino gutxiagokoa, %30-a 3Km baino gutxiagokoa eta %50-a 5km baino gutxiagokoak dira, hau BERDEAK idatzitako artikulu batean irakur dezakegu. Guztiok ados egongo gara km bateko edo 3 km-ko bidaia egiteko kotxea hartzea ez dela normala, beraz, egin dezakegun lehenengo gauza hau da, bidaia txikiak egiteko kotxerik ez hartzea, oinez edo bizikletaz joatea.
- Posible denean garraio publikoa erabiltzea.
- Kotxea konpartitzea ahal denean.
- Kotxeari errebisioak egitea, kotxeak zahartu ahala gehiago kutsatzen dutelako eta noizbehinka errebisioak eginez kutsadura gutxitu dezakegu.
- Ibilgailu pribatuak gutxiago erabiltzea.
- Autobusen kontrola (kea, segurtasuna, etab.).
- Oinezkoentzat jarritako zonak.
- Bidegorriak eta bizikletentzako aparkalekuak prestatzea.
- Inguruko bide segurtasuna.
Kaixo Jone!!!
ResponderEliminarGaur egungo gizartean gero eta kotxe gehiago daude eta beraz kutsadura gehiago.Jende guztiak kotxe karneta atera gura du gero,edozein lekutara kotxez joan ahal izateko.Nik uste dut garraio publikoa merkeagoa jarri beharko luketeela horrela, jendeak maizago erabili ahal izateko eta gutxiago kutsatzeko.