2008-12-07

Eskolako Agenda 21aren helburuak

Eskolako Agenda 21aren helburuak honakoak dira:
  • Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.
  • Ikastetxean eta udalerrian modu iraunkorrago batean bizitzen hasteko akordioetara iristea.
  • Hezkuntza-komunitateko partaide guztien arteko koordinazio-mekanismoak sendotzea.
  • Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte- eta lurralde-ingurunean integratzea.
  • Ikastetxeko eta inguruneko gizarteari eta ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatzea, foroetan ezagutaraztea eta ingurunearen erabilera iraunkorra lortzeko prozesuak abiaraztea.
  • Ikasleak beren ikastetxeko eta beren udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu, lagundu, erabakiak hartu eta inplikatzen ohitzea.
  • Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.
  • Curriculuma garapen iraunkorrak dakartzean eskakizunei erantzun ahal izateko egokitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario