2008-12-09

Beroketa globala



Zer dela eta sortu da gure planeta zaintzeko Agenda 21 mugimendua? 175 herrialdek sinatu zuten dokumentua, beraz, gauza garrantzitsua izango da ez? beropen globalari buruz guztiok entzun dugu zeozer, baina badakigu benetan zer den? nola sortu den edo nork sortu duen eta zeintzuk diren bere ondorioak? Wikipedian informazio interesgarria lor dezakezue gaian sartzeko. Hain zuzen ere, ondorengo esaldian arreta jartzea gustatuko litzaidake: Intergovernmental Panel on Climate Changeren (IPCC) arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”.
Beropen globalari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue beste orrialde honetan, bertan berotegi efektuaren eta beropen globalaren arteko ezberdintasuna oso ondo azaltzen dute grafiko baten bidez. Gazteleraz dago baina oso interesgarria da.
Ondorio bezala hau esan dezakegu: berotegi efektuan gizakiok eragin handia dugu. Beraz, zerbait egin beharra dago.

1 comentario:

  1. Zurekin guztiz ados nago. Beropen globala gelditzea guztion esku dago baina askotan pertsonen kontzientzia piztea oso zaila izan daiteke. Gainera, nahiz eta harrigarria irudi, askok ez dakite zer egin dezakete edo, hobeto esanda, zer gehiago egin dezakete Beropen globala gelditzen laguntzeko. Hau dela eta, nik uste dut horri buruzko informazio gehiago aurkitzeko aukera gehiago egon beharko liraketela.
    Agian hau zure blogean komenta dezakezu.Esaterako, zer egiten den eta zer egin daiteken eskoletan Beropen globala eteteko aipatzea ideia oso ona izango litzateke.

    ResponderEliminar