Aurreko egunetan ingurumenari eta iraunkortasunari buruz hitz egin dugu, baina ez dugu zehaztu hauekin zer esan nahi dugun. Oraingo honetan gaiarekin aurrera egiteko kontzeptu garrantzitsu hauek argituko ditugu.
Hasteko, ingurumen kontzeptua argituko dugu. Ingurumena edo ingurugiroa pertsonen jarduerak ematen diren testuingurua osatzen duten elementu, faktore edota gertaera desberdinen multzoa da. Beraz, ingurumena honako elementuek osatzen dute: pertsonek, animaliek, landareek, elementu fisikoek, erliebeak, klimak, gizakiak burututako obra eta eraikuntzek.... Azken batean, ingurumena "osotasun" bat da, elementu elkarlotu eta elkardependienteen multzo konplexua. Argi utzi beahr den gauza bat honakoa da: ingurumena ez da soilik pertsonek diharduten eszenategia, baizik eta, pertsona eszenategiaren zati da.
Iraunkortasuna honela definitu dezakegu:
- Gutxi erabilita gehiago ekoiztea.
- Baliabide gutxi erabilita gizakientzako gehiago sortzea.
- Sortzen dgunaren bizitza luzeagoa egitea, hau da, gauzak berrerabiltzea.
- Ingurumenean sortzen dugun inpaktua gutxitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario