Mostrando entradas con la etiqueta garraioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta garraioa. Mostrar todas las entradas

2008-12-23

Kotxeak eta Kutsadura


Gaur egun airearen kutsatzaile nagusiak kotxeak dira, kotxeak eta trafikoarekin zerikusia duen guztia, horrela dio Maribi Albisuk, Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten duen Ingurugiro Arduradunak, elkarrizketa batean, hemen elkarrizketa osoa irakur dezakezue. Baina kotxeek asko kutsatzen dutela guztiok dakigun gauza bat da. Zer egin dezakegu egoera hau konpontzeko edo gutxienez kutsadura gutxitzeko?
  • Norberaren autoan egiten ditugun joan-etorrien %10-a Km 1 baino gutxiagokoa, %30-a 3Km baino gutxiagokoa eta %50-a 5km baino gutxiagokoak dira, hau BERDEAK idatzitako artikulu batean irakur dezakegu. Guztiok ados egongo gara km bateko edo 3 km-ko bidaia egiteko kotxea hartzea ez dela normala, beraz, egin dezakegun lehenengo gauza hau da, bidaia txikiak egiteko kotxerik ez hartzea, oinez edo bizikletaz joatea.
  • Posible denean garraio publikoa erabiltzea.
  • Kotxea konpartitzea ahal denean.
  • Kotxeari errebisioak egitea, kotxeak zahartu ahala gehiago kutsatzen dutelako eta noizbehinka errebisioak eginez kutsadura gutxitu dezakegu.
Eskolako agenda 21ean garraioaren arazoa konpontzeko proposatzen diren gaiak honakoak dira:
  • Ibilgailu pribatuak gutxiago erabiltzea.
  • Autobusen kontrola (kea, segurtasuna, etab.).
  • Oinezkoentzat jarritako zonak.
  • Bidegorriak eta bizikletentzako aparkalekuak prestatzea.
  • Inguruko bide segurtasuna.

2008-12-18

Ze gai lantzen dira?

Oraingo honetan Eskolako Agenda 21ean lantzen diren gaiei buruz hitz egingo dugu. Lantzen diren gai nagusiak 3 dira: Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea. Ondoren, bakoitzaren barnean lantzen diren gaiak ikus ditzakezue:
Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra:
  • Energia eta ura (aurreztea, eraginkortasuna, iraupena, poluzio-eza, berriztapena).
  • Garraioa mugikortasuna, segurtasuna, poluzio-eza).
  • Eraikina eta barneko eta kanpoko ingurumena (osasuna, aniztasuna, ergonomia, ekoeraginkortasuna, segurtasuna).
  • Zarata (gutxitzea, isolatzea).
  • Hondakinak eta birziklapena (murrizketa, berriz erabiltzea, birziklapena).
  • Materialak eta baliabideak (eraginkortasuna, toxikotasun-eza).
Curriculumaren berrikuntza:
  • Parte hartzea.
  • Diziplinartekotasuna.
  • Kudeaketa demokratikoa.
  • Gizarte eta ingurumen arazoaren azterketa.
  • Bizikidetza (ikastetxeko giroa).
  • Talde lana (elkarlana).
  • Helburuen eta metodologiaren arteko koherentzia.
  • Kalitatea eta giza garapena.
Komunitatearen parte hartzea:
  • Komunitatean parte hartzea.
  • Tokiko Agenda 21ean parte hartzea.
  • Dinamizazio soziala.
  • Desberdintasunen konpentsazioa.
  • Komunitatearekiko zabaltzea.
  • Komunitateko hezkuntza agenteen integrazioa.
  • Komunitateko baliabideen aprobetxamendua.
  • Guztiona denaren balorazioa.