2008-12-29

Erlazionatutako hainbat programa eta aldizkari

Agenda 21 eta ingurumenari buruzko programa eta aldizkari interesgarri batzuen berri emango dizuet gaur.

Hauetariko lehenengoa "ingurugirogela CEIDA" ikastegiak dira. Hauek irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen sarea osatzen dute eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako planak eta programak koordinatzen dituzte.Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zituzten eta bi sailen arteko lankidetzaren bidez funtzionatzen dute. Ikastegi hauen lana zeharkakotasunaren metodologian dago oinarrituta eta helburu nagusia garapen jasangarria da.
Ingurugiro CEIDA ikastegiek ikastetxeei hainbat zerbitzu eskeintzen dizkiete:
  • Informazio- eta dokumentazio-zentroak.
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza.
  • Curriculumetarako materialak prestatzea.
  • Ikastetxeetako proiektuak garatzeko aholkularitza.
  • Eskola Ekologikoaren eta Eskolako Ekoikuskapenaren kanpainak.
Aurkeztu nahi dizueda beste programa bat Aztertu programa da. AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programa bat da eta bere xede nagusia jendea ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da, ingurua ezagutzera emanez eta parte hartzea bultzatuz. AZTERTU programaren bultzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila da eta bi kanpaina biltzen dira programaren barruan: azterkosta eta ibaialde.Bi kanpaina horiek inguru desberdinetan burutzen dira: azterkosta itsasertzean eta ibaialde gure ibaietan. Baina bien xede nagusia inguruaren alde heztea da eta, horregatik, bi kanpainen bidez ingurumenaren balore eta arazoak jendeari hurbilarazi nahi zaizkio. Horretarako, giza talde askorengana iritsi nahi dute: ikasleengana, aisialdiko taldeengana, kirol taldeengana, elkarte ekologistengana, auzo elkarteengana eta abar. Asmoa zera da: talde horiek guztiak euren ingurua aldatzeko eta hobetzeko prozesuetan sartzea.


Hurrengoa IHITZA aldizkaria da. IHITZA eskola–elkarteari zuzenduta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako Ingurumen Hezkuntzako aldizkaria da.

IHITZAk ingurumen–ikuspegia ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei. Hemen ihitzako azken alea daukazue, begirada bat ematea gomendatzen dizuet.

Bukatzeko, jasangarritasuna bultzatzeko hezkuntza baten aldeko konpromisoa duzue hemen, jasangarritasunaren aldeko hezitzaileek idatzitako artikulua bat da, bertan jasangarritasunari buruz hitz egiten du eta interesgarria irudituko zaizuela uste dut, beraz, irakurtzera animatzen zaituztet.



2008-12-27

Adibide pare bat

Aurreko post batean Eskolako Agenda 21 proiektuan sartzen diren gaiei buruz hitz egiten ibili ginen eta gaur, horrekin jarraituz, Eskolako Agenda 21eko adierazleen bi adibide emango ditugu, bata Ikastetxeak klima-aldaketa globalari egiten dion ekarpena eta bestea Eskolako berdeguneak.
Ikastetxeak klima-aldaketa globalari egiten dion ekarpena:
  • Testuingurua: Ikastetxe jasangarri bat arduratsua da klima-aldaketaren arazoarekiko, erregai-fosilen energia-kontsumoa murriztu eta arian-arian energia alternatiboak sartu behar ditu.
  • Helburuak: Kyotoko konferentzian 2010. urterako negutegi efektua duten gasen produkzioa 1990ko mailetara jaistea xedatu zen. Europar batasunak gasen produkzoa %8an murriztea erabaki zuen. Estatu eta eskualde desberdinek murrizketa zorrotzagoak ezarri dituzte. Ikastetxe batean fuel-olioaren edo gasaren kontsumoa elektrizitatearen kontsumoa eta garraio pribatuaren erabilera %10etik %20ra bitartean murrizteko helburuak plantea daitezke.
  • Neurketa-unitatea: Fuel-olio/gas/elektrizitatearen kontsumoa eta auto partikularren kopurua.
  • Tresna: Ordainagiriak eta kontagailuen irakurketa, eta ibilgailuen kontrolerako galde-sorta.
  • Maiztasuna: Urtean behin edo bi urtean behin.
  • Irudikapena: Elektrizitatearen eta fuel-olio edo gasaren kontsumoaren grafikoa eta ikastetxera iristen diren auto pribatuen grafikoa.
  • Arduraduna: Ingurumen Batzordea.
Eskolako berdeguneak:
  • Testuingurua: Ikastetxe jasangarri batek berdeguneak baloratu eta sortu behar ditu, zonako dibertsitatea islatu eta espazio horiek didaktikoki erabiltzeko.
  • Helburuak: Ikastetxeko jolastokietako edo ikastetxe barneko berdegune-kopurua handitzea edo jada daudenetan espezieen aniztasuna areagotzea.
  • Neurketa-unitatea: berdeguneei (lorategiak, urmaelak, baratzeak...) eskainitako ikastetxearen azaleraren %.
  • Tresna: Eskola-esparruaren planoak.
  • Maiztasuna: Urtean behin edo bi urtean behin:
  • Irudikapena: Sektore diagrama.
  • Arduraduna: Ingurumen batzordea.

2008-12-23

Kotxeak eta Kutsadura


Gaur egun airearen kutsatzaile nagusiak kotxeak dira, kotxeak eta trafikoarekin zerikusia duen guztia, horrela dio Maribi Albisuk, Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten duen Ingurugiro Arduradunak, elkarrizketa batean, hemen elkarrizketa osoa irakur dezakezue. Baina kotxeek asko kutsatzen dutela guztiok dakigun gauza bat da. Zer egin dezakegu egoera hau konpontzeko edo gutxienez kutsadura gutxitzeko?
  • Norberaren autoan egiten ditugun joan-etorrien %10-a Km 1 baino gutxiagokoa, %30-a 3Km baino gutxiagokoa eta %50-a 5km baino gutxiagokoak dira, hau BERDEAK idatzitako artikulu batean irakur dezakegu. Guztiok ados egongo gara km bateko edo 3 km-ko bidaia egiteko kotxea hartzea ez dela normala, beraz, egin dezakegun lehenengo gauza hau da, bidaia txikiak egiteko kotxerik ez hartzea, oinez edo bizikletaz joatea.
  • Posible denean garraio publikoa erabiltzea.
  • Kotxea konpartitzea ahal denean.
  • Kotxeari errebisioak egitea, kotxeak zahartu ahala gehiago kutsatzen dutelako eta noizbehinka errebisioak eginez kutsadura gutxitu dezakegu.
Eskolako agenda 21ean garraioaren arazoa konpontzeko proposatzen diren gaiak honakoak dira:
  • Ibilgailu pribatuak gutxiago erabiltzea.
  • Autobusen kontrola (kea, segurtasuna, etab.).
  • Oinezkoentzat jarritako zonak.
  • Bidegorriak eta bizikletentzako aparkalekuak prestatzea.
  • Inguruko bide segurtasuna.

2008-12-20

Energia eta ura aurreztu

Aurreko egunean Eskolako Agenda 21ean lantzen diren gaiei buruz hitz egiten ibili ginen eta horietariko bat energia eta ura zen, hain zuzen ere, energia eta ura nola aurreztu. Oraingo honetan energia eta ura aurrezteko hainbat aholku emango ditugu. Greenpeace-ek hainbat aholku ematen ditu etxean, sukaldean, bainugelan... energia aurrezteko. Hemen dituzue horietako batzuk:
  • Kontsumo baxuko bonbilak erabili.
  • Ez utzi telebista, ordenagailuko pantaila... stand by moduan, amatatu.
  • Berotu bakarrik behar duzun janaria, janaria berotzeak energia asko kontsumitzen baitu.
  • Ez berotu edo hoztu etxea behar baino gehiago.
  • Erosi eragingarritasun energetiko handieneko produktuak, A motako energia aurrezpen etiketak dituzte.
  • Ordenagailuan lan egiten bukaten duzunean amatatu.
Ura aurrezteko aholkuak:
  • Hartu dutxa azkarra bainuaren ordez.
  • Behar ez duzun bitartean txorrota itxi.
  • Harrikoa egiterakoan , lehenengo plater guztiak garbitu txorrota itxita dagoela.
Aholku hauek jarraitzea espero dut, hala ere, Greenpeace-ek klima salbatzeko egindako txostena irakurtzea gomendatzen dizuet.

2008-12-18

Ze gai lantzen dira?

Oraingo honetan Eskolako Agenda 21ean lantzen diren gaiei buruz hitz egingo dugu. Lantzen diren gai nagusiak 3 dira: Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea. Ondoren, bakoitzaren barnean lantzen diren gaiak ikus ditzakezue:
Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra:
  • Energia eta ura (aurreztea, eraginkortasuna, iraupena, poluzio-eza, berriztapena).
  • Garraioa mugikortasuna, segurtasuna, poluzio-eza).
  • Eraikina eta barneko eta kanpoko ingurumena (osasuna, aniztasuna, ergonomia, ekoeraginkortasuna, segurtasuna).
  • Zarata (gutxitzea, isolatzea).
  • Hondakinak eta birziklapena (murrizketa, berriz erabiltzea, birziklapena).
  • Materialak eta baliabideak (eraginkortasuna, toxikotasun-eza).
Curriculumaren berrikuntza:
  • Parte hartzea.
  • Diziplinartekotasuna.
  • Kudeaketa demokratikoa.
  • Gizarte eta ingurumen arazoaren azterketa.
  • Bizikidetza (ikastetxeko giroa).
  • Talde lana (elkarlana).
  • Helburuen eta metodologiaren arteko koherentzia.
  • Kalitatea eta giza garapena.
Komunitatearen parte hartzea:
  • Komunitatean parte hartzea.
  • Tokiko Agenda 21ean parte hartzea.
  • Dinamizazio soziala.
  • Desberdintasunen konpentsazioa.
  • Komunitatearekiko zabaltzea.
  • Komunitateko hezkuntza agenteen integrazioa.
  • Komunitateko baliabideen aprobetxamendua.
  • Guztiona denaren balorazioa.

2008-12-09

Beroketa globala



Zer dela eta sortu da gure planeta zaintzeko Agenda 21 mugimendua? 175 herrialdek sinatu zuten dokumentua, beraz, gauza garrantzitsua izango da ez? beropen globalari buruz guztiok entzun dugu zeozer, baina badakigu benetan zer den? nola sortu den edo nork sortu duen eta zeintzuk diren bere ondorioak? Wikipedian informazio interesgarria lor dezakezue gaian sartzeko. Hain zuzen ere, ondorengo esaldian arreta jartzea gustatuko litzaidake: Intergovernmental Panel on Climate Changeren (IPCC) arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”.
Beropen globalari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue beste orrialde honetan, bertan berotegi efektuaren eta beropen globalaren arteko ezberdintasuna oso ondo azaltzen dute grafiko baten bidez. Gazteleraz dago baina oso interesgarria da.
Ondorio bezala hau esan dezakegu: berotegi efektuan gizakiok eragin handia dugu. Beraz, zerbait egin beharra dago.

2008-12-07

Eskolako Agenda 21aren helburuak

Eskolako Agenda 21aren helburuak honakoak dira:
  • Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.
  • Ikastetxean eta udalerrian modu iraunkorrago batean bizitzen hasteko akordioetara iristea.
  • Hezkuntza-komunitateko partaide guztien arteko koordinazio-mekanismoak sendotzea.
  • Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte- eta lurralde-ingurunean integratzea.
  • Ikastetxeko eta inguruneko gizarteari eta ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatzea, foroetan ezagutaraztea eta ingurunearen erabilera iraunkorra lortzeko prozesuak abiaraztea.
  • Ikasleak beren ikastetxeko eta beren udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu, lagundu, erabakiak hartu eta inplikatzen ohitzea.
  • Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.
  • Curriculuma garapen iraunkorrak dakartzean eskakizunei erantzun ahal izateko egokitzea.

2008-12-05

Kontzeptuak argitzen






















Aurreko egunetan ingurumenari eta iraunkortasunari buruz hitz egin dugu, baina ez dugu zehaztu hauekin zer esan nahi dugun. Oraingo honetan gaiarekin aurrera egiteko kontzeptu garrantzitsu hauek argituko ditugu.
Hasteko, ingurumen kontzeptua argituko dugu. Ingurumena edo ingurugiroa pertsonen jarduerak ematen diren testuingurua osatzen duten elementu, faktore edota gertaera desberdinen multzoa da. Beraz, ingurumena honako elementuek osatzen dute: pertsonek, animaliek, landareek, elementu fisikoek, erliebeak, klimak, gizakiak burututako obra eta eraikuntzek.... Azken batean, ingurumena "osotasun" bat da, elementu elkarlotu eta elkardependienteen multzo konplexua. Argi utzi beahr den gauza bat honakoa da: ingurumena ez da soilik pertsonek diharduten eszenategia, baizik eta, pertsona eszenategiaren zati da.

Iraunkortasuna honela definitu dezakegu:
  • Gutxi erabilita gehiago ekoiztea.
  • Baliabide gutxi erabilita gizakientzako gehiago sortzea.
  • Sortzen dgunaren bizitza luzeagoa egitea, hau da, gauzak berrerabiltzea.
  • Ingurumenean sortzen dugun inpaktua gutxitzea.

2008-12-04

Nire aurkezpena

Jada bi sarrera egin ditut eta oraindik ez dut neure burua aurkeztu, agian hori lehenengo gauza izan beharko litzateke ez?Hona hemen nire aurkezpena: Galdamesen bizi den 22 urteko neska bat naiz. Bilboko Irakasle Eskolan lehen hezkuntza ikasten dut eta amaitzeko irrikitan nago. Egia esan gustora egon naiz karrera hau ikasten baina lanean hasteko garaia da.
Gutxi gahiago daukat esateko, interes handia daukat ingurumenaren inguruko gai guztietan, horregatik aukeratu dut agenda 21 gaia blog-ean lantzeko, gure planeta zaintzea beharrezkoa ikusten dudalako eta modurik honena horren garrantzia umeei erakustea da haiek baitira hurrengo belaunaldiak.
Bukatzeko, asko gustatzen zaidan filme baten zatitxo bat duzue hemen, filme honen asmoa beropen glon¡balaren inguruan dagoen arazoaz kontzientziatzea da. Espero dut hau gustatzea eta filme osoa ikustera animatzea.