Berde berdea Kutxak sortutako ekimena da. Honen bidez lortu nahi dutena Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutzea da, horretarako teknologia berriak erabiltzen dituzte eta bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
Berde berdean parte hartzeko ikasleek izena eman behar dute baina edonork parte har dezake web orriaren bidez. Ikasleek klasean aipatutako bost gai horietako bakoitza lantzeko material hau erabiltzen dute:
- 8-10 minutu inguruko filma.
- Aukera anitzeko 15 galderez osatutako galdetegia.
- Irakaslearentzako eta ikasleentzako koadernoa, gaia ulertu eta berrikustea ahalbidetu eta galdetegia osatzen lagunduko diena.
- Material osagarria; bideoak, infografiak…biltzen dituen CDa.
Kutxa-ren proiektu honek hau du helburua: gazteen heziketa eta parte hartzea sustatzea ingurumenaren alde.
Proiektu honen bidez elkarte batzuei laguntza ematen zaie. Ikasleek aukeratutako ingurumenaren aldeko elkarteak dirulaguntzak jasoko ditu ikasleen partaidetzari esker. Berde-berdeako ikasle partaideek pasahitzak dituzte, galderak eginez puntuak lortzeko aukeratuko elkarteari emateko. Elkarte hauei ematen zaie laguntza berde-berdearen bidez:
- Aranzadi: Hegazti migratzaileen eraztunketa eta ikerketa Txingudiko paduretan.
- Arrano Etxea: Sendatzen dituzten animalia basatien aterpeak eraberritzea.
- EIBE: Euskal kostaldea zeharkatzen duten izurde handien ikerketa.
- The Green Belt Movement: Kenyako baso-berritze ekimenerako zuhaitzen erosketa eta landaketa.
Berde-berdearen laburpen txiki bat egin dizuet hemen. Berde-berdearen orrian sartu eta materiala ikustea gomendatzen dizuet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario