2008-11-29

Zer da Eskolako Agenda 21?

Eskolako Agenda 21 zer den azaldu baino lehen, Agenda 21 zer den azaltzea komenigarria dela uste dut.
Agenda 21 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko konferentzian parte hartu zuten 175 herrialdeek Rio de Janeiron sinatu zuten dokumentua da. Gure planetan bizitza mantentzen duten sistemak zaintzeko eta lurra etorkizuneko belaunaldiei erabili eta bertan bizi ahal izateko moduan uzteko ekintza plan bat da.
Agenda 21ak defendatzen dituen ekimenak iraunkortasunera bideratuta daude eta maila ezberdinetan garatu behar dira:
  • Banakakoa
  • Eskolakoa
  • Tokikoa
  • Nazional edo eskualdekoa
  • Nazioartekoa
Behin hau azalduta, orain bai, Eskolako Agenda 21ari buruz hitz egiten hasiko gara. Zer da Eskolako Agenda 21? Hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko.
Eusko jaurlaritzako orrialdean Eskolako Agenda 21-aren definizioa eta helburuak aurki ditzakegu eta baita Eskolako Agenda 21en konpromiso-akta.

1 comentario:

  1. Zorionak Jone! Hasi zara blog-a egiten, kostatu zaizu. Espero dut ondo pasatzea blog-a egiten eta dituzun pentsam,endu txar guztiak alde batera uztea.

    PD: oso ondo etorriko zait informazio hau ingurugiroko lanerako. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar