Agenda 21 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko konferentzian parte hartu zuten 175 herrialdeek Rio de Janeiron sinatu zuten dokumentua da. Gure planetan bizitza mantentzen duten sistemak zaintzeko eta lurra etorkizuneko belaunaldiei erabili eta bertan bizi ahal izateko moduan uzteko ekintza plan bat da.
Agenda 21ak defendatzen dituen ekimenak iraunkortasunera bideratuta daude eta maila ezberdinetan garatu behar dira:
- Banakakoa
- Eskolakoa
- Tokikoa
- Nazional edo eskualdekoa
- Nazioartekoa
Eusko jaurlaritzako orrialdean Eskolako Agenda 21-aren definizioa eta helburuak aurki ditzakegu eta baita Eskolako Agenda 21en konpromiso-akta.